logo
nosotros

TALDEA

Gure taldean garbiketa arloko profesional trebatuenak ditugu, bezero bakoitzaren beharrei erantzunak eta irtenbideak emateko.

Trebakuntza plan etengabeak abian ditugu gure giza taldea une oro trebatua egon dadin, bai maila teknikoan zein giza mailan ere. Ingurumenarekiko eta lan-arriskuei aurrea hartzeari buruzko konpromisoak ezarri ditugu eta hauek betetzeko hitza ematen dugu.


MAKINERIA

Zeregin bakoitzerako ekipamendu egokiena dugu:


BERDINTASUN POLITIKA

LIMPEDUR- eko Zuzendaritza taldeak, emakume eta gizonen arteko tratuaren eta aukeren berdintasuna defendatzen du, ez bakarrik nazioarteko mailan onartuta dagoen eta pertsonari dagokion oinarrizko eskubidea delako, baizik eta, ekonomiarekiko eta sozialki gizarte aurreratua, zuzena, kohesionatua eta askea eraikitzeko funtsezko oinarria dela kontutan hartzen duelako ere.

LIMPEDUR- en, emakumeen nahiz gizonen gaitasunak behar ditugula pentsatzen dugu, hazkuntza adimentsu, jasangarri eta integratzaile baterantz aurrera egiteko eta aniztasunak gizarte modura aberasten gaituen balio bat delako.

Horregatik, LIMPEDUR- en lehentasunezko helburua eta helburu estrategikoa, emakume eta gizonen arteko tratuaren eta aukeren benetako berdintasuna lortzeko aurrera jarraitzea da, eta horretarako, honakoaren alde apustu egiten dugu:

  • Bereizi, eta, behar bada, desberdintasuna eta emakumearen diskriminazio egoerak ezabatu, baita ere gure aritze eremuan eman daitezkeen gabeziak, estereotipoak eta jarrera sexistak edo diskriminatzaileak ezabatu.
  • Emakume eta gizonen artean tratuaren eta aukeren berdintasun eraginkorra sustatu, bizitza pertsonalaren, familia bizitzaren eta lan ibilbidearen adiskidetzea eta erantzukizuna babestuz, erabakietan emakume eta gizonen partaidetza orekatua babestu, eta prestakuntzak eta sustapen profesionalak eskuratzeko berdintasuna babestu.
  • Emakumeek pairatzen duten aurkako indarkeria desagerrarazteko ekarpena egin, sexu-jazarpenak eta genero jazarpenak dituzten jokabideak ez onartuz, eta hauek saihesteko prebentzio- neurriak hartuz.
  • Plaza del Caddie, 9 - bajo 2, 20160 Lasarte - Oria .943 325 800 . limpedur@limpedur.com . Aviso Legal

    Web desarrollada por: pidenosweb.com